GureSagardoa

OlaSagardotegia

Urtero 80.000 litro baino gehiago ekoizten ditugu gure sagastietatik bildutako sagarrekin. Sagarrondoen landaketa, hautatze handiz egiten da mota ezberdineko sagarrak biltzeko, beti ere sagar autoktonoak izanik. Iraila bukaeran hasten da sagar desberdinen bilketa (moko, patzuloa, goikoetxe, urtebi handi, errezila…)eta azaroa hasieran bukatzen da produkzioa.

Behin sagarrak bilduta, garbiketa eta selekzio mahaira pasako ditugu. Ondoren tolarea bete eta 4-5 orduz edukiko dugu bere zuku guztia atera arte. Gure kupelak muztioarekin beteko ditugu eta PH eta azukrea begiratu ondoren, 24 orduz dekantazio kupelean egongo dira, ondoren bere azken kupelera pasako ditugularik.

Hiru hilabete igaro ondoren gure sagardo naturala edateko prest egongo da. Gure sagardo botilak, EUSKO LABEL ziurtagiria darama; zigilu honek gure sagardoa Euskal herrian egiteaz gain, bertako sagarrarekin egina dagoela ziurtatzen du.

eusko_label

Gure sagardoak hainbat txapelketa eta sari irabazi ditu:

  • 2006 Hirugarren saria Gipuzkoako sagardo txapelketan.
  • 2007 Finalista Gipuzkoako sagardo txapelketan.
  • 2012 Lehen saria gipuzkoako sagardo txapelketan.
  • 2015 Finalista Euskal Herriko lehen txapelketa nagusian.