Datorren igandena, urtarrilaren 21ean, gure XX. TXOTX IREKIERA izango da. Aurtengo omenatua KETXUS PONCE hondarbitarra dugu eta bera izango da aurten gure sagardotegian txotx egiten lehena.
Txalapartarekin batera sagardotegiko ateak irekiko dira eta gonbidatuak gure egun handiaz disfrutatzera azalduko zaizkigu. Ketxus Ponce omenatuak gure upeletik txotx eginondoren, gainontzekoek gure sagardoaz disfrutatzeko aukera izango dute, baita triktixaz (Patxi Aiorga eta Joseba Zabalo; Iruneeta Itsaso Elizagoien; Aritz Erasuneta Aitziber Arruabarrena), bertsolariez (Anjel Mari Peñagarikano eta Aitor Mendiluze) eta janari onaz ere (sagardotegi menua).
Aurtengo omenduak, Ketxus Poncek, urte askotan giro aparta jarri du gure sagardotegian bere trikitixarekin batera, horretaz gain, apustu dibertigarriak egiteagatik ere ezagutzen dugu, adibidez Iruñako peñak Hondarribian arraunean aritu zirenekoa.
Hondarribia maite duen gizon honek ere, lagun batzuekin batera bere herriko lehen olinpiadak antolatu zituen 1987an eta duela urte batzuk, 2009an hain zuzen, Hondarribiako hitz eta esaldi desberdinen bilduma hasi zuen, gaur egun 8000 hitz eta esaldi biano gehiago bildu dituelarik.
Arrazoi guzti horiek eta gehiagorengatik, KETXUS PONCE izango da aurten gure sagardoa dastatzen lehena eta gure egun handia berekin bizi nahi dugu.
ESKERRIK ASKO GUZTIAGATIK KETXUS!!
Gure denboraldiari dagokionez, urtarrilaren 21etik maiatza bukaera arte gure sagardoaz, giroaz eta janariaz gozatzeko aukera izango duzue (asteartetik ostiralera eguerditan eta astelehenetan itxita)!!
SAGARDOTEGI MENUA: 28€
HAURRENTZAKO MENUA: 9€
TRIKITIXA: larunbatetan denboraldi osoan zehar
ostiraletan (otsailetik – apirilera)