Jatetxea

Gure erretegi-jatetxean, sukaldaritza tradizionaleko platerak probatu ahal izango dira, gure inguruko produktuekin egindakoak lurra eta itsasoak emandako materia primarekin.
Entsaladak, barazkiak eta egoskariak gure inguruko baratzetakoak, parrillan egindako haragiak,gure sagastietan hazitako oilaskoa labean errea, xapoa edo legatza kokotea labean erreak edo eta era ezberdinetan prestatutako bakailaoa izango dira gure kartan.
Amaitzeko, etxean egindako postreak eta gure ezti propioarekin apaindutakoak edo eta Baztango gazta eta irasagarra dastatzeko aukera.


GureGomendioak

GureSarrerak


GureArrainak


GureHaragiak


Postreak


Jatetxea txotx garaitik kanpo dago zabalik, Ekainetik Abenduaren 8 arte. 80 pertsonentzako jangela dugu, eta tximinia batek goxatzen ditu neguko egun hotz eta tristeak. Kartaz gain, eguneko menua dugu eguerdian asteartetik ostirala bitarte, taldeentzako menu ezberdinak eta komunio menuak ere.