Igandean, Urtarrilak 17, 2016ko gure TXOTX denboraldia hasiko da. Aurtengo omenduak PATXI AIORGA eta JOSEBA ZABALO izango dira.
Trikitilari bikote honek, Euskal Herriko Txapelketan aritua, gaur egun Bidasoa inguruan giro aparta jartzen du; auzoko jaietan, gure sagardotegian asteburuetan, Irungo sagardo egunean…
Gainera, Faborez bildumaren laugarren diskan (2010) parte hartu zuten baltsa, pasodoblea, mazurka… bezalako musika joz.
ESKERRIK ASKO TRIKITILARI BIKOTEARI asteburuetan gurean giro ederra jarri duzuelako eta baita Bidasoa inguruan ere!!