Ramuntxo Trinkete Elkartearen laguntzaz, aurtengoan ere Ola sagardotegian pelota txapelketa izango dugu eta inguruko herrietako gaztetxoek parte hartuko dute.
Abuztuaren 16an hasieran emango diegu sailkatze partiduei eta abuztuak 25-26 semifinalak eta 27an finalak izango dira.
Besteak beste, Irun, Goizueta, Lesaka, Bera, Oiartzun, Doneztebe, Donostia, Hendaia izango dira herri partehartzaileak.
Tokiari dagokionez, partiduak Ola Sagardotegiko frontoian izango dira, baina egun euritsuetan Irungo La Salle eskolan, horrela adieraziz gero.
Abuztuak 16, 17, 18, 19, 20 ,23 eta 24ko sailkatze partiduak 18:00tan izango dira, aldiz semifinalak (25 ostirala – 26 larunbata) zein finalak (27 igandea) 17:30etan izango dira.
Informazio gehiagorako:
FACEBOOK
Egutegia 2017
Bikoteak – Multzoak – Herriak 2017
XVII Ola Lehiaketaren araudia
Emaitzak 2017
Memoria 2017
Argazkiak 2017