Meaka Auzoa 102, 20305 Irún, Gipuzkoa + 34 943 62 31 30

Burniola

ArantzatekoBurniola

Ola sagardotegia 1999.urtean inaguratu zen. XIII.mendean sortutako Arantzateko burniolaren aztarnak nagusi dituelarik, Bengoetxea familiak,bertan bizitako baserri zaharra eraldatu zuen gaur egungo sagardotegia eraikitzeko. Ikusgarriak dira gaur egun mantendu diren bere pareta zahar erraldoiak.

Euskaldun giro atseginrko eraikin hau, Aiako Harriak parke naturalaren sarreran dago kokaturik, familia eta lagun koadrilek giro ederrean egun zoragarria pasa dezaten.
Gainera, jaunartzeak, komunioak eta banketeak antolatzen ditugu.
Kanpoaldean, frontoia eta haurrentzako parkea edota toka jolasteko txokoa dauzkagu.
Baita terraza paregabea eta parking pribatua ere.

Jarduerak

Iñaki Bengoetxea, hainbat aldiz Euskal herriko segalari txapelduna, segarekin denbora jakin batean ahalik eta belar gehien moztu behar den herri kirola, Euskal kulturaren eta bertako tradizioen maitatzaile eta bultzatzailea da. Horregatik, urtero hainbat ekintza gastronomiko eta kultural antolatzen dira sagardotegian; urtarrilean TXOTX irekiera, irailaren azken igandean Sagar Eguna, apirilaren azken larunbatean Bertso Afaria, maiatzaren azken larunbatean Kantu Afaria eta abuztu erdialdean astebeteko haurren pelota txapelketa.