Errezila beranduko sagarra da. Azukre asko gordetzen duenez, ximeltzen denbora asko pasatzen du eta negu osoan iraun dezake. Garai batean, errezil sagarra ganbaran gordetzen zuten negu osoan. Sagar dultzea OnEin Kontserbak ekoizten du guretzat eta horretarako gure sagastietako errezil sagar ekologikoa erabiltzen dugu. Lehenik, sagar purea egiten da eta ondoren kanabera azukrea gehitzen zaio. Artisau erara ekoiztutako produktu naturala da. Gure sagar dultzea aproposa da gaztarekin dastatzeko, baita aperitibo gisa ere.
Sagastietako sagarrak bildu, garbitu, matxakatu eta tolarean prentsatu egiten ditugu. Bertatik zuzenean lortzen dugun zukua pasteurizatzen dugu, 80 gradutan irakinez. Horrela, bertako sagarrekin egindako gure Sagar Zuku naturala daukagu urte guztian. Alkoholik gabea eta azukre erantsirik gabe. Bikaina haurrentzat baita gosaltzeko ere.
Errezila beranduko sagarra da. Azukre asko gordetzen duenez, ximeltzen denbora asko pasatzen du eta negu osoan iraun dezake. Garai batean, errezil sagarra ganbaran gordetzen zuten negu osoan. Gure sagar purea OnEin Kontserbak ekoizten du guretzat. Horretarako, etxeko sagastietako errezil sagar ekologikoa banan banan jasotzen dugu eskuz. Osorik eta kolpatu gabe egotea garrantzitsua delako. Ondoren errezila garbitu, moztu eta hegosi egiten behar da. Soilik limoi zukua gehitzen zaio. Horrela, gure pure ekologikoa lortzen dugu, naturala eta artisau erara ekoiztutakoa. Bikaina gosaltzeko, aperitibo gisa zein haragiekin kontrastatzeko.
Lore-barietate handi baten nektarretik lortzen dugu, eta horrela Mila loreen ezti bat da. Artisau erara egina dago, maneiatzeko eta ontziratzeko leundutakoa. Horregatik, kristalizatzeko joera du, bere forma naturalera itzuliz. Ezin hobea da esnekiak, haragiak, fruta, ogia eta zure elaborazioak modu naturalean goxatzeko.