Irundarrak izanik eta bertako jaiak gustatzen zaizkigulako… aurten San Martzialetan Irungo armarria duen kortxo enkantziadorea izango dugu gure sagardo botiletan. Gora Irun! Gora San Martzial!
Irundarrak izanik eta bertako jaiak gustatzen zaizkigulako… aurten San Martzialetan Irungo armarria duen kortxo enkantziadorea izango dugu gure sagardo botiletan. Gora Irun! Gora San Martzial!
Sagardotegi garaiari agur esan ondoren, ekainaren hasieran gure jatetxe garaia hasi genuen. Gure jatetxean sukaldaritza tradizionala nagusitzen da eta zenbait plater desberdin dasta ditzakezu esaterako, babarrun gorriak sakramentuekin, entsalada desberdinak, arrain zopa, arrainak labean, haragiak parrillan edota etxean egindako postreak. Baita […]
Beste urte betez, gure sagardotegi denboraldiari agur esan diogu. Joan den maiatzaren 28an izan zen azken eguna eta agurra behar bezala emateko, larunbatean Kantu Afaria izan genuen bankako menditarrekin batera. Azken larunbat honetan, gonbidatuek gure sagardotegiaren azken egunaz gozatu zuten […]
Joan den igandean, apirilak 30, bertso afaria izan genuen Lizaso, Egaña eta Arzallus bertsoalariekin eta Anjel Mari Peñagarikano gai jartzaile. Aurtengoan ere, jendetza bildu zen gure sagardotegian, bertsoez zein sagardotegi menuaz eta nola ez, sagardoaz, gozatu zutelarik. Urtero antolatzen dugun ekitaldi honetan, […]
Sagardotegian afaltzea gustatzen zaizu? Cafe Irun gustoko duzu? Orain plan paregabea eskeintzen dizugu larunbat gauetarako. Hartu autobusa gure geltoki ezberdinetan eta zatoz afaltzera gure sagardotegi menua, ondoren, Cafe Irunera eramango zaitugu gaua bertan jarraitzeko. Gure autobus geltokiak: 20:30 Hondarribian ( […]
Otsailak 28 igandean, Hondarribiko arraunlariak izago ditugu Ola sagardotegian, Gipuzkoako txapelketa irabazteagatik sagardoa oparituko diegu. Eguerdiko 12:30tan trainerua pisatuko da eta kilo horiek sagardo litroetan jasoko dituzte. Giro ezin hobea, trikitilari eta bertsolarien laguntzarekin. Ondoren sagardotegi menua bazkaltzeko aukera […]
Joan den igandean, urtarrilak 17, ehunka irundarrekin batera sagardotegi denboraldia hasi genuen. Aurtengo protagonistak Joseba Zabalo eta Patxi Aiorga trikitilariak izan ziren, astebururo gurean giro aparta jartzen dutenak. Urtero bezala, gonbidatuak banan banan atetik sartzen hasi ziren txalaparta entzuten zen bitartean, […]
Igandean, Urtarrilak 17, 2016ko gure TXOTX denboraldia hasiko da. Aurtengo omenduak PATXI AIORGA eta JOSEBA ZABALO izango dira. Trikitilari bikote honek, Euskal Herriko Txapelketan aritua, gaur egun Bidasoa inguruan giro aparta jartzen du; auzoko jaietan, gure sagardotegian asteburuetan, Irungo sagardo egunean… Gainera, […]
Sagardo naturala egiteko, sagar mota desberdinak erabiltzen dira, azidoak, mikatzak eta baita gozoak ere. Gaur egun, Euskal Herrian 1000 sagar barietate autoktono baino gehiago daude, nahiz eta Gipuzkoan horietatik 25 barietate soilik diren erabilienak. Sagardo onaren sekretua nahasketa egokian datza […]
Gabonetan urtero geroz eta sagardo gehiago kontsumitzen da, lurralde askotan (gurean batez ere), familia zein lagun artean topa egiteko balio duen edaria. Zaporeaz gain, edari digestibo bat da, egun berezi hauetan egindako gehiegizko bazkari zein afarien ondoren edateko aproposa. Sagardoa, […]