Contacto
Meaka Auzoa, 102, 20305 Irún, Gipuzkoa
tel: +34 943 62 31 30
olasagardotegia.eus
Etxeko lagunak izateaz gain, kirolan izan duten garrantzia eta inplikazioa azpimarratu nahi ditugu. Lehen generazioan arrauna izan zen beraien kirola. Joxe eta Agustin Aginagalde Hondarribiako Ama Guadalupekoan aritu ziren arraunean, kirol talde honen hasiera aldera hain zuzen. Joxek zenbait kontxatan […]
Aurten ere gure frontoian jokatzen den Pelota Txapelketarekin bueltan gaude. Sailkatze partiduak 18:00etan hasiko dira abuztuaren 11tik 18ra. Finalerdiak abuztuaren 19 eta 20, Finalak 21an (17:30etan). Aste betez baino gehiago inguruko herri desberdinek hartuko dute parte Baztan, Lesaka, Doneztebe, Hendaia, […]
Berriro ere hemen dugu Ola Sagardotegiko pelota Txapelketaren hasiera. Aurtengoan, pandemia dela eta, herrialde gutxiagok parte hartu dute eta eguneko partidu kopurua ere gutxitu egin dugu beharrezko neurriak hartzeko. Aste eta erdiz Lesaka, Errenteria, Oiartzun eta beste herrietako gazteak pelotan […]
Sagardoak elkartzen gaitu proiektuaren bitartez, uda honetan sagardotegietan musikaz disfrutatu ahal izango duzu! Eta guk ere Uztailaren 24an SARA AZURZA abeslariaren kontzertua izango dugu zuzenean!! Abeslari donostiarra 17 urterekin igo zen oholtzara. Bere lehen lanak Iker Laurobarekin egin zituen eta […]
Ola Sagardotegiak “ON EGIN” bonoetan parte hartuko du Gure Euskal Sagardoan 100€-ko erosketa egiteagatik, Euskadiko ostatu turistikoetan 50€-ko deskontu jasoko duzu. Nola lortu nire ON EGIN bono deskontua? Erosi gure Euskal Sagardo botila denda fisikoan edo online dendan (100€ gastatuz) […]
Zer dira? 5 €, 10€ edo 20€ko deskontuak Euskadi osoan erabiltzeko!!! Gure kasuan, 5€ eta 10€ko deskontu-bonuak 20 eta 40 euroko gutxieneko erosketetan erabili ahalko dituzu Pertsona bakoitzak, gehienez ere, 40 euroko balioa dauka deskontuetan erabiltzeko eta establezimendu zein fakturako bi […]
Urte guztian zehar sagarrondoak mimatu ditugu. Udaberrian loratu egin dira, sagarrak nola atera diren ikusi dugu eta irailan fruitua jaso ondoren gure sagardoa ekoiztu dugu. Orain, urtarrilean urte guztiko lanaren ondoren, gure sagardo berria zuen zain dago. Iritsi baita garaia, […]
Aurtengo urtea oso desberdina izan da denontzat, izan ere, ezin izan dugu gauza askotaz disfrutatu, ezta Txotx garaiaz ere. Horregatik, guretzat oso berezia den produktu berri bat sortu dugu, SuOla. Eta zure buruari galdetuko diozu, zer ote duen SuOlak desberdina izateko… […]
Iraileko azken igandean, SAGAR EGUNA ospatu izan dugu urte askoz Ola Sagardotegian. Jende ugari hurbildu izan zarete gure frontoira txistorraz, haurren jokoez, trikitixaz eta nola ez, egun honetako erreginez, PITARRA eta ZIZARRA, gozatzera. Iaz buruandiak ere izan genituen! Frontoian zehar, […]