Ola Sagardotegian urte batzuk daramatzagu sagardo monobarietalak eta bibarietalak ekoizten, txotx garaian kupeletik zuzenean proba zitezkeenak. Eta orain botilan ere gozatu ditzakezu edozein unetan!
Sagardo Monobarietala: zapore sakona
Gure sagardo monobarietalak, Moko izeneko barietatearekin egina, sagar gorri eta berde samar honen esentzia harrapatzen du. Sagardo honek, tanino ugarien ondorioz, iraupen luzeko mingostasun astringentea eta gorputz sendoa ditu. Txuleta, arrain urdina edo gazta fuerte batekin maridatzea gomendatzen da, mokadu bakoitzaren ondoren aho-sabaia garbitzen laguntzen baitu.
Sagardo bibarietatea: Oreka
Gure sagardo bibarietalak Errezil eta Urdin sagarrak uztartzen ditu zapore konplexu eta orekatu bat sortuz. Errezil sagarra abenduan heltzen da, nota garratz eta gozoa eskainiz. Bestalde, Urdin sagarra azaroan heltzen da eta ukitu gazi-gozoa ematen dio nahasketari.
Bi barietateko sagardo honi banillazko ukitu bat aurkitu diezaiokezu, bi sagar horiek batera hartzitzearen ondorioz lortutakoa. Aperitibo gisa hartzea gomendatzen da, sagardo gozoagoa eta arinagoa delako.
Aukeratu gehien gustatzen zaizuna
Barietate bakar baten berezitasuna esploratu edo kontu handiz landutako fusio baten orekan murgildu nahi baduzu, gure sagardo monobarietal eta bibarietal berriak gustu eta aukera guztiak asetzeko eginak daude.
Ola sagardotegian, ekoizten dugun botila bakoitzean islatzen da bikaintasunarekiko eta tradizioarekiko dugun grina. Gure sagardo monobarietal eta bibarietal berriekin bidaia sentsorial paregabe batean murgiltzera gonbidatzen zaitugu. Txotx!