Etxeko lagunak izateaz gain, kirolan izan duten garrantzia eta inplikazioa azpimarratu nahi ditugu.
Lehen generazioan arrauna izan zen beraien kirola.
Joxe eta Agustin Aginagalde Hondarribiako Ama Guadalupekoan aritu ziren arraunean, kirol talde honen hasiera aldera hain zuzen. Joxek zenbait kontxatan hartu du parte eta Agustin ere oso ezaguna izan zen arraunaren munduan. Hala ere, arraunean aritzeari utzi zuten arren, taldean laguntzen aritu dira betidanik.
Bigarren generazioan aldiz, eskubaloia: Gurutz eta Julen Aginagalde (Agustinen semeak)
Gurutz Bidasoan eta La Riojan aritu zen atezain bezala. Gainera, 2017an Espainiako selekzioarekin jokatu zuen 39 urterekin, Poloniaren kontrako partiduan jokalari hoberena izendatu zutelarik. Eskubaloia utzi arren, 2018an Bidasoa eskubaloi taldeko presidente izendatu zuten eta aurten ere beste lau urterako aukeratu dute.
Julen Aginagalde ordea, pibot bezala aritzen da. Bi aldiz izan da Europako txapelduna , Mundialean behin eta Tokioko olinpiadetan ere brontzea dauka. Aurtengo denboraldia izango da bere azkena, baina bere anaiak bezala kirol honen munduan jarraituko du, bidasoa klubeko kirol zuzendari gisa.
Azpimarratzekoa da familia honek Bidasoaldeko kirolan izan duen garrantzia eta beraien inplikazioa eskertzeko, aurtengo txotx denboraldia eskeiniko diegu !!
Eskerrik asko Aginagaldetarrak!!!!!