Joan den larunbatean, apirilak 27, bertso afaria izan genuen Egaña, Lizaso eta Peñagarikano bertsoalariekin. Gai jartzaile bezala laguna dugun Mendiluze egon zen.

Urtero bezala, aurten ere jende asko bildu zen gure sagardotegian, bertsoez zein sagardotegi menuaz eta nola ez, sagardoaz ere gozatzeko aukera izan zuten. Urtero antolatzen dugun ekitaldi honetan, bertso ederrak entzunteko aukera izan genuen, gaur egungo gaiak eta gonbidatuak izan ziren hauen protagonista nagusiak.
Gainera, duela aste batzuk “Un país para leerlo” telebista-programan Irunen egon ziren. Hemen Ola Sagardotegian grabatu zuten zati bat eta bertsolaritzari buruz hitz egin zuten. Ikusi nahi baduzu egin klik hemen.