Abuztuaren 3an hasiera emango diogu Olako XXII. Pelota Txapelketari.
Gure frontoian herri desberdinetako neska-mutilak elkartuko dira pilotan aritzeko. Txapelketan kategoria desberdinak daude: aurrebenjaminak, benjaminak, alebinak, infantilak eta kadeteak; sei urteetatik 16ra gutxi gorabehera.
Urteroko herrien artean Lesaka, Errenteria, Oiartzun, Etxalar… ditugu. Urte batzuen ondoren, aurtengoan Hondarribiko gazteak etorriko dira jokatzera, baita aurten sortutako Irungo Atxiki pilota eskolakoak eta iaz estreinatu ziren Barañain herrikoak ere.
Baina dudarik gabe, aurtengo berritasuna eta asko pozten gaituena, Sopelako gazteen baterakuntza izan da. Bai, aurten, lehen aldiz, Bizkaiko herrialde bat dugu txapelketaren barruan!