Gabonetan urtero geroz eta sagardo gehiago kontsumitzen da, lurralde askotan (gurean batez ere), familia zein lagun artean topa egiteko balio duen edaria. Zaporeaz gain, edari digestibo bat da, egun berezi hauetan egindako gehiegizko bazkari zein afarien ondoren edateko aproposa.
Sagardoa, graduazio baxuko edari alkoholduna da, sagar zukuaren fermentaziotik lortzen dena. Horregatik, ohikoa da sagarrez eginiko ardoa deitzea ere, “sagar ardoa”.
Sagardoaren onura nutrizionalak
Lehen esan bezala, sagardoaren bereizgarritasunak dira edari naturala eta graduazio alkoholdun baxukoa dela, kaloria gutxi eta grasa gabeak izateaz gain. Kaloriei erreparatuz gero, %3 baino alkohol graduazio baxuagoa duen sagardo edalontzi batek 31 kaloria soilik ditu. Beraz, sagardoaren alkohol mailaren araberako izango da, izan ere, badaude %8 gradu alkohol dituzten sagardoak existitzen baitira.
Sagardoa edari naturala da beraz, eta bere oinarrizko elikagaiak hauek dira:
- Bitaminak: Bitamina C, B taldeko bitaminak (B1, B2, B3, B6 eta B7), E bitamina eta K bitamina.
- Mineralak: potasio, zinc, magnesio, fosforo eta sodio.
- Beste elikagai batzuk: antioxidatzaile naturalak, polifenolak eta sustantzia peptidak.