Description
Disfrutatu Euskal Sagardoa Jatorri Izendapena duen sagardo natural honetaz, ORAIN GAINERA EKOLOGIKOA. Produktu hay mimoz eta kalitate bermatutako kalitatearekin ekoizten dugu, betiere %100 bertako sagarrekin. Gure produkzioaren gehiengoa sagarrondo propioetatik dator eta urte osoan zehar lanean galbiltza sagardo hoberena ekoizteko.
Gainera, kortxo eskanzeadorea darama gure sagardo botila, horrela zerbitzatzea eta eskanziatzea errazago egingo zaizkizularik. Botila ireki baino lehen buruz behera jarrita astintzea gomendatzen da eta 30cm-ko alturan sagardoa basoan zerbitzatzea.
Ez darama sulfito gehigarririk. Sagar muztioa fermentatzearen prozesuan sortzen diren sulfitu naturalak ditu.
Toki freskoan gorde eta 15 hilabete baino lehen kontsumitzea gomendatzen da.
Euskal Sagardoa Jatorri Izendapena daraman sagardoa, 100% bertako sagarrekin ekoiztutakoa da eta baita prozesuaren hasieratik bukaeraraino kalitate kontrolak pasa dituena. Horretarako alor desberdinak kontrolatu eta aztertzen dira: sagarren ekoizpena, ekoizleak eta baita euren sagastiak ere (HAZI-n izena emanez). Baita, sagarren garraioa eta sagardoaren ekoizpena, botilaratzea eta etiketatzea ere.