Berriro ere, abuztuan zehar gure frontoian, Ola Sagardotegia Pilota Txapelketaren XXIII. edizioa ospatuko dugu.
Hainbat herritako 6 eta 16 urte bitarteko gazteek gure frontoian jokatuko dute maila hauetan: aurrebenjaminak, benjaminak, alebinak, infantilak eta kadeteak.Hilaren 8ko eta 9ko sailkapen-partidak 17:30etan izango dira, eta gainerakoak 18:00etan. Finalerdiak 23an eta 24an izango dira, eta finalak 25ean amaituko dira, 17:30etik aurrera.
Pozten gaitu beste urte batez Baztan, Lesaka, Doneztebe, Iruña, Lezo, Barañain, Etxalar, Oiartzun… bezalako herrietako haurrak pelotan jolasteko bilduko direla ikusteak. Gaurtik, abuztuaren 8tik, abuztuaren 25era, zatoz Ola Sagardotegiko pelotaz gozatzera!
Partiduen berri gure webgunean eta sare sozialetan emango da.