Aurtengo urtea oso desberdina izan da denontzat, izan ere, ezin izan dugu gauza askotaz disfrutatu, ezta Txotx garaiaz ere. Horregatik, guretzat oso berezia den produktu berri bat sortu dugu, SuOla.
Eta zure buruari galdetuko diozu, zer ote duen SuOlak desberdina izateko…
Ba, Euskal Sagardoa izendapena duen 1,5 litroko sagardo naturala izateaz gain, botila hau Zubeltzu Kupelekoa da.
Orain dela 20 urte pasatxo, Iñaki Bengoetxeak Ola Sagardotegia sortu zuen antzinako Arantzate burdinolaren oinean (XIII.mendekoa). Gaur egun oraindik zutik dauden horma erraldoien artean kokatuta dagoen kupela dugu Zubeltzu. Gainera, kanpoan aire librean dagoenez, sagardoa tenperatura naturalean mantentzen da urte osoan eta ez du manipulaziorik.
Txotx garaian, egunean behin sagardotegi eskailerak jeisten dituzte bisitari guztiek Zubeltzu Kupeleko sagardoa txotxetik dastatzeko, baita antzinako burdinolaren horma mugagabeak behetik kontenplatu daitezke. Bere historia, ingurua eta sagardoaren zapore ona dela eta, sagardozale askorentzat Kupela maitatua eta gustukoenetako da Zubeltzu. Askok aurten bertatik ezin izan dutenez txotx egin, bertatik 200 Magnum Sagardo botil bete ditugu omeladi gisa.
Edizio mugatuko botil hau oso egokia da ospakizunetarako edo egoera berezietarako. SuOla Magnum Sagardoa erosi ahal izateko, deitu 943 623 130 telefonora eta eskatu zure zita Irungo Ola Sagardotegian eskuratzeko.