Ola Sagardotegian bisita eta bazkaria egin aurretik, gure bailarak aukera oso zabala eskaintzen digu gure kulturan sakontzeko, adin eta gustu desberdinentzat.
Bidasoa Turismoa: tailerrak, bisitak…
Hondarrabia eta Irungo turismo eskaintza biltzen du Bidasoa Turismoak. Aukera oso desberdinak aurki daitezke bertan urte sasoiaren, adinaren eta gustuen arabera:
Oiasso Museoa
Irungo museoa preziatua da Oiasso Museoa. Bertan erromatarren aztarnak eta hiriari izana eman dion historiaren inguruko aurkikuntza guztiak biltzen dira:
Irugurutzetako labeak: eraberritze lanak hasiko dituzte
Irugurutzetako labeak Ola Sagardotegitik oso gertu daude. Erromatar garaitik Aiako Harriko mineralak ustiatu ditu gizakiak. Meatzaritza jarduera handiena XX mendeko hasieran gertatu zen Irungo mendietan. Meazuri, Meagorri, Aitzondo eta Basakaitzeko meategietatik burdin karbonatoko minerala ateratzen zen, gero Irugurutzetako labeetan erretzeko:
Bidasoa itsasotik
Itsasoaz gozatzeko aukera ere badago Ola Sagardotegia bisitatu aurretik. Hemen Hondarribia eta ingurua ezagutzeko beste aukera gustagarri bat:
