Igande honetan, urtarrilak 20, ENRIQUE AIZPIOLEA Meaka auzotarrak gure XXI. TXOTX IREKIERAri hasiera emango dio.
Gure omendua arlo desberdinetan aritu da borrokatzen. Bai EAJko konzejala izandakoan eta baita Meaka auzoko elkarteko presidente izan zenean ere. Betiere auzotarrei lagunduz, auzoa babestuz eta maitatuz. Meakako jarduera askoren antolakuntzan parte hartu du, adibidez auzoko jaietan, gabonetako olentzeroren etorreran… Horrez gain, gure ekitaldietan ere eskua botatzeko prest egon da beti, Sagar eguna eta Pelota txapelketa, besteak beste.
Hori gutxi balitz bezala, Enrique Aizpiolearen afizioetako bat bakailua pil-pil erara lehiaketetan parte hartzea da. Bere ingurukoek afizio horren grina eta bakailua sukaldatzeko enpeinua eta mimoa ezagutzen dugu eta badakigu 2017an Bakailao Pil-Pil nazioarteko lehiaketa irabaztea merezitako txapela izan zuela.
Aurten zu zara gure omendua, plazer bat izango da guretzat eta eskerrak ematen dizugu gure ondoan beti laguntzeko prest dagoen laguna izateagatik!!
ESKERRIK ASKO ENRIQUE!!!!!!!
Gure denboraldiari dagokionez, urtarrilaren 20tik maiatza bukaera arte gure sagardoaz, giroaz eta janariaz gozatzeko aukera izango duzue (asteartetik ostiralera eguerditan eta astelehenetan itxita)!!
SAGARDOTEGI MENUA: 29€
HAURRENTZAKO MENUA: 9,50€
TRIKITIXA: larunbatetan denboraldi osoan zehar
ostiraletan (otsailetik – apirilera)