Joan den igandean, urriak 2, XV.Sagar Eguna izan genuen gure sagardotegian.
Sagar Eguna, sagardo garaia hasten denean ospatzen dugu, batez ere, jendeak gure lehen sagar muztioak proba ditzan, sagar mundua ezagutu dezan edota euskal kulturarekin batera goza dezan.
Egun handi honetan, sagarra izan zen protagonista. Urtero bezala, sagar barietate desberdinen erakusketa izan zen eta bertan egon zirenek, sagarra dastatzeko eta txertaketak ikusteko aukera izan zuten. Horrez gain, euskal kulturari lotuta, erromeria eta txalaparta jaigiroan murgildu ziren bisitariak eta txistorrarekin batera, aurtengo lehen sagar muztioak (pitarra eta zizarra) dastatzeko aukera izan zuten.
Txikienek ere sagar munduaz ikasteko aukera izan zuten jolasekin disfrutatzen zuten bitarteaz, besteak beste, kizkia erabiliz sagarrak biltzen ikasi zuten.