Berriro ere, abuztuan zehar gure frontoian, Ola Sagardotegia Pelota Txapelketaren XXIV. edizioa ospatuko dugu.

Hainbat herritako 6 eta 16 urte bitarteko gazteek gure frontoian jokatuko dute maila hauetan: aurrebenjaminak, benjaminak, alebinak, infantilak eta kadeteak. Txapelketako sailkapen-partidak 18:00etan izango dira. Finalerdiak 22an eta 23an izango dira, 18:00tan, eta finalak 24ean amaituko dira, 11:00etatik aurrera.
Pozten gaitu beste urte batez Baztan, Lesaka, Hernani, Arbizu, Lezo, Barañain, Etxalar, Oiartzun… bezalako herrietako haurrak pelotan jolasteko bilduko direla ikusteak. Abuztuaren 5etik abuztuaren 24era, zatoz Ola Sagardotegiko pelotaz gozatzera!
Aurten, gure 25. urteurrena ospatzen dugunez, finalerako egun berezia antolatu dugu: finalak goizean, bazkaria eta arratsaldean bertso pelota. Zatoz gurekin ospatzera!
Partiduen berri gure webgunean eta sare sozialetan emango da.
2025 Behin-behineko egutegia
Parte-hartzaileak eta multzoak
ARGAZKIAK eta EMAITZAK