Urtarrila iristearekin batera, sagardozaleek hitzordu garrantzitsua dute: Ola Sagardotegiaren Txotx Irekiera. Igande honetan, urtarrilaren 19an, data berezia izango da, gure sagardotegiaren 25. urteurrena ospatuko baitugu, tradizioz, kulturaz eta zaporez beteriko ekitaldi berezi batekin.
Aurtengo edizioa berezia izango da; 2025eko sagardotegi denboraldiari hasiera emateaz gain, euskal kultura eta gure lurraren esentzia islatzen dituzten jarduera bereziak eskainiko ditugu.
Tradizio eta ospakizun eguna
Goizeko 12:00etan emango diogu hasiera festari, gure taberna zabalduz. Bertaratutakoek 2025eko sagardo berria dastatzeko aukera izango dute, sagardotan prestatutako txorizo pintxoekin batera. Euskal tradizioak gustuko dituztenentzat, herri kirolen erakustaldia egingo da frontoian, kirol hauen indarra eta trebetasuna erakutsiz.
14:00etan iritsiko da eguneko unerik bereziena: Txotxaren irekiera ofiziala. Bertan, gure senidea den Xabier Martiarena Bengoetxea (Bengoetxea II izenez ezaguna sega munduan) omenduko dugu. Ekitaldi honek hasiera emango dio sagardotegi denboraldiari, maiatzaren amaiera arte gozatzeko aukera izango duzuena.
Bazkariak, dagoeneko sarrera guztiak salduta dituena, arratsaldeko 18:00etan emango dio bide erromeria eder bati. Sagardotegiaren kanpoaldean ospatuko da eta bertan taloak dastatzeko aukera izango dute bertaratutakoek. Kulturaz, kirolez eta giro onaz beteriko eguna izango da.
Sagardotegiko menua maiatzera arte gozatzeko aukera
Denboraldiari hasiera emanez, urtarrilaren 21etik aurrera Ola Sagardotegian sagardotegiko menu tradizionala dastatzeko aukera izango duzu. Gure menua euskal sukaldaritzako onena eskaintzen du: txuleta mamitsua, bakailao tortilla eta bertan egindako sagardo ekologikoa.
Aurten, gainera, zure planak errazteko, erreserbak online egin ditzakezu! Ez galdu aukera, esperientzia gastronomiko paregabe hau bizitzeko.
Zure zain gaude Ola Sagardotegian!
Ez dugu 25 urteko historia bakarrik ospatzen, euskal kultura eta gastronomiaren onena eskaintzen jarraitzen dugu. Zatoz Ola Sagardotegira eta ospatu gurekin hain berezia izango den egun hau!