Datorren igandean, urtarrilaren 19an, Txotx irekiera ospatuko dugu aurtengo lehen sagardoa probatuko delarik eta MIGUEL ALZAGA irundarrak egingo du lehen txotxa.
Gure omendua pilota munduan murgilduta dago aspaldidanik; ezker paretan hasi arren, trinketea izan da bere arlo nagusia. 1982an Mexikon ospatu zen Munduko Pilota Txapelketan, trinkete modalitatean eskuz, buruz burukoan brontzea lortu zuen.
Gainera Ramuntxo Trinketeko sozio fundatzaileetako bat da eta urteroko Ola Pelota Txapelketako antolakuntzaren parte da.
Plazer bat izango da guretzat, zu gure txotx irekierako gonbidatu berezia izatea, pelota munduan egindako eta oraindik ere egiten duzun guztiagatik.
ESKERRIK ASKO!!
Urtarrilaren 19tik aurrera gure sagardoaz eta giroaz disfrutatzeko aukera izango duzue! (asteartetik ostiralera eguerditan eta astelehenetan itxita)!!
SAGARDOTEGI MENUA: 30€
HAURRENTZAKO MENUA: 10.5€
TRIKITIXA: larunbatetan denboraldi osoan zehar
ostiraletan (otsailetik – apirilera)
Erreserbak egiteko deitu +34 943 623 130 zenbakira