Berriro ere hemen dugu Ola Sagardotegiko pelota Txapelketaren hasiera.
Aste eta erdiz Lesaka, Bera, Oiartzun, Doneztebe, Donostia, Hendaia eta beste hainbeste herritako gazteak pelotan arituko dira gure frontoian. Aurtengo berrikuntza Landak eta Andoain taldeak dira.
Aurtengo txapelketako sailkatze fasea abuztuaren 16 ostegunean hasiko da, finalerdiak 24 eta 25 eta finalak 26an izango dira.
Tokiari dagokionez, partiduak Ola Sagardotegiko frontoian izango dira, baina egun euritsuetan Irungo La Salle eskolan, horrela adieraziz gero.
Sailkatze partiduak 18:00tan izango dira, aldiz semifinalak (24 ostirala – 25 larunbata) zein finalak (26 igandea) 17:30etan izango dira.
Informazio gehiagorako:
Facebook
Bikotea-Taldeak-Herriak 2018
Egutegia 2018
Emaitzak 2018
Argakiak 2018
Eskerrik asko parte hartzaile guztiei eta baita antolatzaileei ere, batez ere, Ramuntxo Trinkete Club eta Enrique Aizpiolea.