Aurten ere gure frontoian jokatzen den Pelota Txapelketarekin bueltan gaude.
Sailkatze partiduak 18:00etan hasiko dira abuztuaren 11tik 18ra. Finalerdiak abuztuaren 19 eta 20, Finalak 21an (17:30etan).

Aste betez baino gehiago inguruko herri desberdinek hartuko dute parte Baztan, Lesaka, Doneztebe, Hendaia, Donostia, Errenteria, Oiartzun… Baina aurtengo berritasuna infantiletan neskak ere izango ditugula da (abuztuaren 12,15 eta 18an).
Gure web orrian eta sare sozialetan aurkitu dezakezue informazio gehiago:
2022 Ola Lehiaketa_Behin-behineko egutegia
2022 Klubak, bikoteak eta sailkatze sistema