Berriro ere, abuztuan zehar gure frontoian, Ola Sagardotegia Pilota Txapelketaren XXV. edizioa ospatuko dugu.

Hainbat herritako 6 eta 16 urte bitarteko gazteek gure frontoian jokatuko dute maila hauetan: aurrebenjaminak, benjaminak, alebinak, infantilak eta kadeteak. Txapelketako sailkapen-partidak 18:00etan izango dira. Finalerdiak 14an eta 15an izango dira, 18:00tan, eta finalak 16ean amaituko dira, 11:00etatik aurrera.
Pozten gaitu beste urte batez Sara, Baztan, Etxalar, Barañain, Goizueta, Hendaia, Orobia, Ultzama, Hondarribia… bezalako herrietako haurrak pelotan jolasteko bilduko direla ikusteak. Abuztuaren 5etik abuztuaren 16era, zatoz Ola Sagardotegiko pelotaz gozatzera!
Partiduen berri gure webgunean eta sare sozialetan emango da.
