Iraileko azken igandean, SAGAR EGUNA ospatu izan dugu urte askoz Ola Sagardotegian. Jende ugari hurbildu izan zarete gure frontoira txistorraz, haurren jokoez, trikitixaz eta nola ez, egun honetako erreginez, PITARRA eta ZIZARRA, gozatzera. Iaz buruandiak ere izan genituen!
Frontoian zehar, bertako sagarren erakusketa ere izaten dugu, sagar barietateak ezagutzeko eta gure sagardo munduan murgiltzeko.
Aurtengo egoera dela eta, ezinezkoa izan zaigu egun berezi hau ospatzea. Baina ezinbestekoa dugun lehengaiari buruz hitz egiteari ez diogu utziko! BERTAKO SAGARRAK
Horregatik, hemendik kontatuko dizuegu sagar desberdinei eta gure sagardoari buruzko datu batzuk.
Sagarrak zaporeen arabera hiru taldetan sailka ditzazkegu:
- GARRATZA: freskotasuna ematen dio sagardoari, edaria garbi eta egoki mantentzen du, azidezak germenei aurre egiten dielako. Sagar mota hauek sagardoari kolorea ematen diote.
- MIKATZA: Hauek taninoak dituzte, sagardoari gorputza eta astringentzia ematen diotelarik. Baita sagardoaren garbitasuna mantentzen dute.
- GOZOAK: azukre asko dute, ondoren alkohola bihurtuko dena. Sagar gozo asko erabiliz gero, sagardoak gradu alkoholiko altua izango du.
Ohikoena nahasketa hau egitea da: gozoak %50, Garratza %30 eta Mikatza %20
Gure Euskal Sagardoa ekoizteko erabiltzen ditugun barietateak ugari dira, baina beti bertakoak. Sagardoa egiteko sagarrek ezaugarri bereziak dituzte (garraztasuna, taninoak, azukrea) eta ez dira mahai sagarrak izaten.
Normalean sagar barietateen nahasketa egiten dugu, bakoitzaren ezaugarriekin sagardo orekatua lortzeko. Hala ere, azken urteetan sagardo monobarietalak (sagar mota batekin) edo bibarietalak (bi sagar barietaterekin) ere egin izan ditugu (Txotx garaian dastatu daitezkeelarik).
Guk erabiltzen ditugun BERTAKO SAGAR BARIETATE batzuk hauek dira:
Aipatutako barietateen artean hauek ditugu gustukoenak:
- Gaziak: Urtebi txiki eta Urtebi Haundi – Gorputza eta garraztasuna ematen diotelako sagardoari.
- Mikatzak: Patzuloa, Mozolua, Gezamiña – Sagardoari sagar zaporea eta kolorea ematen diotelako.