Datorren igandean, urtarrilaren 22an, gure 19. TXOTX DENBORALDIA hasiko da. Aurtengo txotx irekieran, SANTIAGOTARRAK K.E izango da omendua eta beraiek egingo dute lehen Txotx-a gure sagardo denboraldiari hasiera emanez.
Egun handi honetan, txalaparta hasi orduko irekiko dira gure sagardotegiko ateak eta gonbidatuak hurbiltzean Iñaki Bengoetxeak kupela irekiko du SANTIAGOTARRAK K.E-ko presidenteak, Olatz Zabalak, gure aurtengo sagardoa dasta dezan.
Txalapartaz gain, egunean zehar giro ederra sortuko da, bai bertsolariekin (Anjel Mari Peñagarikano eta Aitor Mendiluze), eta baita gure betiko trikitilariekin ere (Patxi Aiorga eta Joseba Zabalo; Irune eta Itsaso Elizagoien; Aritz Erasun eta Aitziber Arruabarrena). Gainera, gonbidatuek sagardotegi menu tradizionalaz gozatzeko aukera izango dute (tortilla bakailaoa, bakailaoa piperrekin, txuleta, gazta, irasagarra eta intxaurrak).
Aurtengoan, SANTIAGOTARRAK K.E dugu protagonista, iaz 50. urteurrena zuten eta atzean dagoen lana eskertzeko omenaldi txiki hau merezita dute. Elkarte honi esker, urte askoz jende asko egon da kirol munduan murgilduta eta horrez gain, medaila eta txapelketa ugari irabazi dituzte bertako partaide askok.
Gure denboraldiari dagokionez, urtarrilaren 22tik maiatza bukaera arte gure sagardoaz, giroaz eta janariaz gozatzeko aukera izango duzue!!
SAGARDOTEGI MENUA: 28€
HAURRENTZAKO MENUA: 9€
TRIKITIXA: larunbatetan denboraldi osoan zehar
ostiraletan (otsailetik – apirilera)