Garai hauetan gure sagastiak kolorez betetzen ari dira eta paisai zoragarria sortzen dute. Urtero ikusten dugun arren, gogotsu eta alaitasunez bizitzen dugu. Horrelakoa baita udaberria, atsotitzak dioen bezala “apirila bero, negua gero” bakarrik ez, baizik eta loraldiaren prozesua ere badakar.
Sagastien etapa honek apirila hasieratik maiatza bukaera arte irauten du, baina klimaren, barietatearen edota urtearen araberakoa ere izan daiteke.
Klimari dagokionez, landare honek hotza oso ondo jasaten du, baita tenperatura sorta zabala ere. Baina hotza eta beroaren artean, lehenengoa du nahiago tenperatura baxuko neguak oso erraz igarotzen dituelako. Udaberriko izozteak aldiz, ez diote batere onik egiten. Gainera, arbolak beharrezkoa duen hotza ez badu jasotzen, loraldiak gehiago irauten du polinizazio pobrea eraginez; aldiz, loraldian zehar tenperatura baxuak izanez gero, petaloak beranduago erortzen dira.
Euskal Herriko klima zonalde batetik bestera aldatu egiten da. Gipuzkokoa, gure zonaldekoa, sagarrondoarentzako aproposa da, landareak beharrezkoa duen hezetasuna jasotzen duelako eta tenperaturak ez direlako oso altuak. Horrela, sagarrondoak hotza jasotzen du, eta ondorioz loraldi ederra izaten du.
Baina hori ez da dena, barietateak ere zeresana dauka eta oso garrantzitsua da egokiena aukeratzea. Izan ere, sagar klase batzuk beste batzuk baino goiztiarragoak dira. Euskal Herriko barietateen kasuan, “Udare marroi” dugu lehenengoetakoa loratzen; aldiz, “Errezila” azkenetakoa. Horregatik, zenbait tokitan paisai bereziak sortzen dira. gure sagastien kasuan adibidez, arbol batzuk guztiz loratuak dauden bitartean, beste batzuen lore-begiak ez daude irekita.
Horretaz gain, sagarrondo baten barruan ere, denbora aldetik desberdintasunak daude prozesua graduala delako. Loraldiak 15 egun irauten ditu. Loreen %10 irekita dagoenean, sagarrondoa prozesuaren hasieran dagoela esan daiteke; %50 irekita guztiz loraldi garaian dago; aldiz, petaloen 100% erori denean, etapa honen bukaeran.
Urtero loreak ikusten ditugu udaberrian, baina ezagutzen al dituzu lorearen atalak eta beraien funtzioak?
Lorea ermafrodita izanik, bi organo sexualak ditu (maskulinoa eta femeninoa), baina kanpokoen laguntza behar du ugaltzeko.
Bere funtzioa betetzeko, garrantzizkoak diren atal desberdinak ditu:
- PEDUNKULOA: Lorea eusten duen zatia.
- PERIANTOA: garatu gabeko organo sexualak babesten ditu. Bi zati garrantzitsu daude bertan kaliza (sepaloez osatutako oinarria da, begilorea babesteaz arduratzen da) eta korola (petaloez osatutakoa, bere kolore eta usainekin polinizatzaileak erakartzea da bere zeregina).
- ANDROZEOA: organo sexual maskulinoa, polena sortzen duten lorezilez osatutakoa.
- GINEZEOA: organo sexual femeninoa, estigmaz osatuta dago (polena itsasteko nektarra sortzen du) eta estiloa (polena obariora eramaten du) eta obarioa (obuluak dauden tokia).
Atal guzti hauek, loraldian izugarrizko garrantzia dute. Adarran begilorea irekitzen denean korola ageri egiten da eta argazkian ikusten den bezala, estigma eta estanbreak barruan daude dagoeneko. Hauek beharrezkoak izango dira polinizazio eta ernalketan. Aldiz, hosto-begia fotosintesirako garrantzizkoak diren hostoak agertzen dira.
Aurreko artikulu batean kimaketa azaldu genuen, oraingoan berriz, loraldiaren prozesua gehiago ezagutu duzu. Lehenago aipatu bezala, loraldiak polinizazioa eta fotosintesiari ateak irekitzen dizkio, baina prozesu horiek beste artikulu batean landuko ditugu.
Pixkanaka gure munduan murgiltzen ari gara… baina ez kezkatu sagardoaren atala ere iritsiko da!! Horregatik ez galdu gure hurrengo artikuluak!
Ez ahaztu gure sare sozialetan atxikitzen dugula informazioa!